HITZEZKO TXALUPAK

HITZEZKO TXALUPAK
ebook
Ficha Técnica
ISBN:
978-84-9027-179-7
EAN:
9788490271797
Páginas:
116
Derechos eBook:
Imprimible: Prohibido.
Copiar/pegar: Prohibido.
Compartir: 6 dispositivos permitidos.
DRM
Si
Colección:
LEKUKO

8,50 €

Ez dira botilan sarturiko mezuak: itsaso eta lur urrunak zeharkatu bai, baina ez dira bidean galtzen, badakite nondik datozen eta nora doazen. Josu Martinezek eta Alfonso Etxegaraik gutunak idazten dizkiote elkarri, eta bide batez irakurle orori. Norbere bizimoduaz idazten diote batak besteari: eguneroko gorabeherak, pozak, ilusioak, minak... Baina, aldi berean, gure herriaren egoerak kezkatzen ditu: bere buruaren jabe izan nahi eta bizirik irauteko borrokan dabilen herria, bidegurutze historiko batean dagoena, kontraesanez eta zalantzaz josia. Alaitasun zirikatzailez eta hausnarketa informalez, urteko gertakari nagusien kronika eskaintzen digute eskutitzok: su-etenaren agiria, hauteskundeak, Fukushimako zentral nuklearra, Korrika... Euskaraz egiten du batek sakea, eta erdaraz besteak errefera, egileen artean bai baina liburuetan ohikoa ez den bizikidetzan. Ezohikoa da generoa ere gure artean, diskrezioz edo lotsaz gutxitan egin baitute gutunek libururako jauzia. Alain Urrutiaren marrazki eder eta sujerikorrez jantzia, obra bitxia bezain gustagarria da esku artean duzun hau, bere xumean gure literaturan lur (uharte?) berri bat dakarkiguna.